Erakustaldia kiroldegian, denboraldia hasteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 20a, 01:00

Gimniasia erritmikoak las­ter ekingo dio Liga desber­dinen denboraldiari, eta ho­rren aurretik, horretarako prestatu dituzten dantzen aurkezpen ofiziala egingo diete familia, lagun eta her­naniar guztiei. Bihar egingo dute urteko aurreneko era­kus­taldia, goizeko 11:00etan hasita, kiroldegiko lehenen­go pistan. Parte­hartzaileen­tzat, aldiz, hitzordu berezia jarri dute, aurretik entrena­tzeko: 09:00etan egon be­har­ko dute kiroldegian.


Seniorretatik hasi eta benjaminaurreetara
Taldekako dantzak eta ba­kar­kakoak, gimnasia errit­mi­­ko eta akrobatikokoak, deneta­rik ikusi ahal izango da bihar, senior mailatik hasi eta ben­jaminaurreetara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!