Euskal Ligako jaialdia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 20a, 01:00

Pelota partidurik ez da fal­tako asteburu honetan, Her­na­nin. Besteak beste, Euskal Ligako jaialdia izango da gaur, arratsaldeko 16:30etatik au­rre­ra, kiroldegiko frontoian.

Hernanitik, bikote bakarra
Sei bikotek jokatuko dute gaur­ko euskal jaialdia, eta horietatik bakarra izango da hernaniarrena. Urkizu eta Labakak jokatuko dute herria­ren ordezkari gisa, Gaztele­kuko Eskudero eta Etxeberria­ren aurka.
Etxekoenaren aurretik, bes­­­te bi norgehiagoka ere izan­go dira: aurrena, Oiarpeko Salabe­rria eta Etxeberriak, Amurrio­ko Gerrero eta Iriarte­ren kon­tra; eta ondoren, Muñozguren eta Uriondo (Lea Ibarra), Gelis eta Arangurenen (Zazpi Iturri) aurka.

Beste lau partidu gaztetxoenek, bihar
Ez dira, ordea, Hernanin jo­ka­tuko diren partidu bakarrak, beste lau izango baitira bihar. Gaztetxoen txanda izango da orduan, 10:30etatik aurrera. Alebinek jokatuko dituzte hiru partidu; eta azkenekoa, ka­de­te-mailakoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!