Partidu erabakigarria izango dute aurretik Hernaniko mutilek bihar, eguerdiko 12:00etan hasita, Alacanteko Vilajoyosa herrian. Bertako La Vila izango dute aurrez aurre, hernaniarren aurkari zuzena dena.
Partidu klabea izango da promozio postuetatik ihes egiteko.
Salbazioaren bidean, bi taldeak
Jaitsiera postuetatik ihes egiteko beharrarekin egingo dute salto bi taldeak El Pantanoko zelaiera, beraz, borrokatzeko grina atzemango da bi taldeen aldetik.
Horrela bada, partidu klabea izango da bai Hernani eta baita La Vilarentzat ere; Hernanik irabazten badu, salbaziotik gerturatzeko aukera izango du arrisku serioagoetan sartu aurretik. Galtzailea, edozein dela ere, promozio postuetan geratuko da, behintzat, behin behinerako.