Urte berriko Jabetze Eskoletako batzuk hasi dira, dagoeneko, baina oraindik badago izena emateko aukera, hastear diren beste batzuetan. Gaur hasiko da, adibidez, batukada feminista tailerra, eta hilaren 30ean, Konfiantza indartzeko bidea II. Norbere ardatzetik jarduteko estrategiak. Otsailean, berriz, hasiko dira Emakumeak, janaria eta emozioa batetik; Ziklikoki bizitzea: hilekoaren inguruko tailerra bestetik; eta Leokatik begirada. Eta maiatzean, eskalada tailerra. Izena emateko: 943 33 70 17 edo berdintasuna@hernani.eus.