Sahararren errefuxiatu kanpamenduetara janaria bidaltzeko XIV. Euskal Karabana kanpainak martxan jarraitzen du, eta laguntza gehiago lortzeko, oraingoan egutegiak ere salgai jarri dituzte. Baten bat nahi duenak udalarekin jarri behar du harremanetan marijo-m@hernani.eus helbidean, 943 33 68 02 telefonoan edo Aristizabal edo Plaza Feministako 7 zenbakian. Egutegiek zazpi euro balio dute.