Mundu osoko jakiak aukeran, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 19a, 01:00

Bihar eguerdian irekiko da Gaztelekua, 12:00etatik 16:00etara. Izan ere, munduko jaki desberdinak probatzea izango dute helburu, Gaztelekuak eta Gazte Bizilagunek antolatutako ekimenean. Bertan patata tortilla ere egingo da, baina norberak etxetik prestatuta eraman dezake bere jatorrizko herrialdean ohikoa den plateren bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!