AEK euskaltegiak antolatzen dituen Zilegi Eskolen barruan, apiterapia saioa egingo da astelehenean, 18:00etatik 20:00etara, euskaltegian bertan. Pello Zubiria Kaminok apiterapiaren inguruko aholkuak emango ditu, eta gaitz kronikoetan zein egunerokoak izan ditzakeen onuren berri ere emango du. Saioa debaldekoa izango da, baina izena eman behar da: zilegieskola@aek.eus, 663 04 33 14 edo zilegieskola.blogspot.com.