Udalak jakinarazi du aldaketak egingo dituela herri barruko autobus urbanoan. Orokorrean, aldaketa nagusiak izango dira bi autobusen irteera orduak bost minutu aurreratzea, eta lau zerbitzu ematetik, bost ematera pasatzea.
Aldaketa hauek astelehenean jarriko dira matxan.
«Erabilera aintzat hartuta»
Udalak prentsa oharrean jakinarazitakoaren arabera, aldaketak «erabilera aintzat hartuta» egin dira, eta hauen helburua da «goizeko ordutegian ikastetxeetako sarrera orduak, medikuen txandak eta hiriarteko autobusekin loturak bermatzea».
Aldaketa bat da bi autobusen irteera orduak bost minutu aurreratzea: orain arte 07:45etan eta 08:25etan ateratzen zirenak aurreratu, eta tartean, 08:05ean, Zikuñagatik beste autobus bat aterako da. Horrela geratuko dira ordutegiak: 07:40-08:00, Karabel-Institutua (Karabel-Etxeberri, Antziola-Atsegindegi-Txantxilla-Institutua); 08:05-08:20, Zikuñaga-Atsegindegi (Zikuñaga-Etxeberri-Antziola-Atsegindegi-Txantxilla-Atsegindegi), eta 08:20-08:35, Atsegindegi-Txantxilla (Atsegindegi-Etxeberri-Antziola-Atsegindegi-Txantxilla-Atsegindegi).
Probatutakoa, mantendu
Bestalde, azaroan proba moduan egindako ibilbide aldaketak mantenduko dira. Beraz, horrela finkatuko dira: 08:35-08:50, Atsegindegi-Portu (Atsegindegi-Etxeberri-Antziola-Zinkoenea-Portu), eta 08:50-09:02, Portu-Atsegindegi (Portu-Akarregi-Zinkoenea-Atsegindegi-Txantxilla-Atsegindegi).