Ojuel eta Gorrotxategi, Lezamako finalean gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 19a, 01:00

Partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte pelotari hernaniarrek, asteburu honetan. Eta gaur bertan izango dituzte aurrenekoak. Batetik, Leza­ma­­­ko Torneoko finala jokatuko dute Paul Ojuelek eta Aitor Go­rro­txategik, Zabala-Ruiz bikote errioxarraren kontra. Arra­tsaldeko 19:00etan izango da.
Eta gaur bertan, bestetik, semifinala jokatuko du Eneko Aizpitartek, Azketa zegamarrarekin bikotea osatuta, He­rri­aren Txapelketan. 19:30etan izango da, Aretan; eta aurrean, Albis­tu­rreko bikotea izango dute, La­baka eta Telletxea.
Hernanin ere izango da partidurik gaur. Arratsaldeko 19:30etan hasita, hiru partidu jokatuko dira; eta bakoitzean, bikote hernaniar bana: Artola eta Elizazu alebinak aurrena, eta Manterola-Deskarga eta Jara-Etxarri infantilak gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!