Turismoko plan estrategikoa osatzeko, hausnarketa

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 19a, 01:00

Aurrera begira turismoa no­la landu zehazteko asmoz, eta tu­rismoko plan estrategikoa osatzeko helburuarekin, haus­narketa prozesua jarri du mar­txan Hernaniko Udalak, turismoaren inguruan.
Lan horretarako, Bizibiziki enpresa kontratatu du, baina herriko eragileen eta herritarren iritziak eta proposamenak ere jaso nahi ditu, prozesua aurrera eramateko.

Hiru bilera Biterin, datorren astean
Horretarako, hiru bilera deitu ditu Udalak, datorren astean, bakoitza sektore edo arlo jakin batzuetako herritarrei zuzenduta; Biterin egingo dituzte hiru bilerak. 
Aurreneko biak, datorren asteartean izango dira. Goize­ko 11:00etan, hasteko, turismoaren sektorekoak diren edota lotura izan dezaketen enpresa pribatuak deitu dituzte bilerara: alojamenduak, ja­tetxeak, tabernak...
Eta ondoren, arratsaldeko 19:00etan hasita, herritarrekin egingo dute bilera. Intere­sa duten herritar guztiek edota herriko elkarteek dute aukera, bertara azaltzeko.
Hirugarren bilera, ostegunean izango da, arratsaldeko 18:00etan, sagardoaren sektorekoekin: Hernaniko sa­gar­do­gileak eta sagar­do elkarteak deitu dituzte horretara.
Laugarren bilera bat ere izango da, urtarrilaren 29an, astelehenarekin, sektore publi­koarekin egingo dutena. 
Bilera horiek izango dira prozesuaren aurreneko pausoa; diagnostikoa, hain justu.

Turismoa era iraunkorrean eraiki eta kudeatzeko tresnak eskaintzea, oinarri
2018ko aurreneko hilabeteotan burutuko dute turismoaren hausnarketa eta azterketa; eta turismoaren etorkizuna planteatzeaz haratago, «hori era iraunkorrean eraiki eta kudeatzeko beharrezko tresnak eskaintzea izango du oinarri».
Zentzu horretan, bost helburu nagusi markatu dituzte: eskaintza turistikoaren kalitatea hobetu eta aberastea; herriko biztanleriaren bizi kalitatea zaindu eta hobetzea; bisitari fluxua egoki kudeatzea, sektore publiko eta pribatuen arteko koordinazioarekin; ga­ra­pen ekonomiko eta soziala, tokiko garapenaren bidez; eta ingurumena eta ondarearen kon­tserbazioa, goraipamena eta hobekuntza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!