Hernani ezagutzeko, Santa Barbarara

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 18a, 01:00

Hernani Ezagutuz egitasmoaren barruan, herriko mendi aski ezaguna igotzeko proposamena egin du Mendiriz Mendik igande honetarako. Goizeko 09:00etan jarri dute zita Plazan. Irteera hau doan izango da, eta ez da izenik eman behar; nahikoa da bertara azaltzearekin.

7 kilometrotako buelta
Santa Barbara, hernaniar as­korentzat, mendi buelta txiki bat egiteko ingurune bikaina da. Baina kasu honetan, Mendiriz Mendik antolatutako buelta honetan aukera izango da Lasarterekin muga egiten duen bideetatik pasa­tzeko. Gainera, mendi honek izan duen garrantzia historikoa ezagutzeko tartea ere izango da.
Horrela, 7 kilometrotako buelta egiteko proposamena luzatu du elkarteak, 3 ordu iraungo dituen bueltaxkan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!