Euskal Sagardoa Jatorri Deitura berria aurkeztuko zaie gaur Hernaniko Ostalariei, eta parte hartzen duten sagardotegiak ere azalduko dira. Saioa Biteri kultur etxean egingo da, 11:00etatik 12:15etara, eta bukaeran dastaketa txiki bat egingo da, ostalarien inpresio, behar eta ideien berri jasotzeko.