113 atleta gaztetxo, Hernaniko pistan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 18a, 01:00

Joan den larunbatean, eskola kiroleko atletentzako probak izan ziren Hernaniko pistan, eta partehartze haundia izan zen: 113 atleta infantil eta alebin, Donostialdea eta Eibar ingurukoak; Hernaniko sei benjamin ere izan ziren tartean. Igandean, berriz, Elgoibarko Nazioarteko Krosa izan zen; 9garren postua lortu zuen Anartz Artola gazteak, Euskadiko selekzioarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!