Gomazko paletan, emakumezko nagusien mailan, final erdietara iritsi da Hernani, Euskal Herriko kluben arteko txapelketan. Gaur jokatuko du final erdia, 12:00etan Deban, Errekaleorren kontra. Hernani defendatzen ariko dira Miren Goikoetxea eta Garazi Eizmendi.