«Ez da onargarria, txotx irekieran parekotasuna kontutan ez hartzea»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 18a, 01:00

Larunbatean eman zitzaion hasiera, Hernaniko txotx denboraldiari; eta irekiera ekitaldiarekin, kritiko azaldu da Orain Hernani: «nahiz eta aha­legin guztiak egin ekitaldia antolatzen, berriro ere, ez da kontutan hartu emakumeen presentzia. Mingarria da Her­naniko txotx denboraldia iragartzeko argazkian, zortzi gizon eta emakume bakarra ikustea. Ez da onargarria, oraindik ere, ekitaldi ofizialetan parekotasunik ez izatea».
Bestalde, alderdiak salatu nahi izan du, badirudiela «biz­tanleen aurreko denboraldietako kexek, txotxaren inguru­an, ez dutela aldaketarik so­rra­raziko, eta denak berdin» jarraituko duela.


«Gobernu Taldearen betebeharra da biztanleen eskubideetaz arduratzea»
Zentzu horretan, Orain Herna­nik gaineratu du: «ez da eskubideen lehia, biztanleen eskubidea baizik, eta Gobernuaren betebeharra, ordenantza horiek kunplitzea. Atsedenerako esku­bidea; kaletik ibiltzea 80 edo 6 urte edukita, lurrera erortzeko beldurrik gabe; etxeko portalean lasai sartzekoa, gure herria esfinter lasaien orgia ez bilakatzekoa... Eta Gobernu Talde­a­ren betebeharra da eskubide horiek betetzeaz arduratzea».
Gainera, penaz hartu du EH Bilduk egitea gaiari buruzko inkestak herritarrei, eta ez Gobernu Taldeak berak, Uda­le­tik; eta animatu du, emaitzak publiko egitera. «Garbi dago, txotxaren inpaktu ekonomikoa interesatze zaiola Gober­nu Taldeari; izan ere, denon artean ordainduko dugun txostena eskatu du. Eta ezkerreko al­der­diok ezin dugu eurotan kontabilizatzen diren balorazio neoliberalekin konformatu. Espe­ro dugu hauek ere kontutan har­tzea txos­tenean: sagardotegira datozenek Hernaniko paisaia eta ondarea baloratzen duten, etxera sagardo kaxak eramaten dituzten, hemengo gastronomia-produktuak ote diren, sortzen diren lanpostuak minijobs diren...».
«Pazientzia; Antonio Ma­chadok zioen moduan; dena pasatzen da eta dena geratzen da», nabarmendu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!