Kontu kontari gaur, Apaxi ipuin kontalaria

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 18a, 01:00

Haur eta gaztetxoenentzako eskaintzarik ere ez da falta Biteri kultur etxean. Horrela, hilabete honetan ere, bi ipuin kontaketa saio izango dira.
Aurrenekoa gaurkoa izan­go da. Apaxi ariko zaie kontu kontari Biterin; 17:30etan aurrena, 3 eta 4 urte bitarteko umeei, eta 18:00etan gero, 5 eta 7 urte bitarteko haurrei.

Hurrengo saioa, Kortazarrekin
Hil honetako hurrengo saioa, berriz, urtarrilaren 30ean, asteartearekin izango da. 
Kasu horretan, Dorleta Kortazar izango da ipuin kon­talaria, eta berriro ere, bi sa­io­tan kontatuko dira isto­rioak; 17:30etan, gaztetxoe­nentzako, eta 18:00etan, haun­dixea­go­ak direnentzako.
Saio hauek hilero erre­pi­katzen dira, aldiro, kontalari ezberdin baten eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!