Idazketa tailerra emango da, lau saiotan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 17a, 01:00

Udal liburutegiak antolatuta, idazketa sortzaile tailerra emango da lau larunbatetan, urtarrilaren 27tik otsailaren 24ra bitartean.
Izenematea irekita egongo da hilaren 26ra arte, edo lekua bukatu arte; 15 lagunek eman ahal izango baitute izena, gehienez. Euskeraz idaztea gustuko duen 16 urtetik gorakoentzat zuzendutako saioak izango dira.

Sormen prozesuaren inguruko saioak
Ikastaroa Yolanda Arrieta idazle eta literatura zaleak emango du, 10:30etatik 12:30etarako bi orduko lau saiotan: urtarrilaren 27an, eta otsailaren 3, 17 eta 24an (10ean ez da saiorik izango, Inauteriak direla-eta).
Saio hauetako helburua, bereziki, idazketaren alde sortzailea lantzea izango da. Batetik, alde sortzaile hori lantzeko baliabideak eraku­tsiko dira era praktiko batean. Era berean, idazteak sor­tzen duen izuari aurre egiteko joko dinamikoak landuko dira, sormen prozesuan sor­tzen den blokeoari aurre egiteko bideak ikasiko dira, eta euskeraz idazteari gustua hartzeko bideak jorratuko dira bakarkako nahiz taldeko dinamikak uztartuz.

Zazpi gai
Tailerrean landuko diren gaiak, berriz, zazpi izango dira: idatziz sortzeko bost gil­tzak; pertsonaiak eta narra­tzaileak; espazioa, denbora; gaiak eta abiapuntuak; egiturak; eta oroimena eta emozioa zentzuen bidetik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!