Udal euskaltegiak kafe tertulia saioei eutsiko die 2018 urte berri honetan ere, eta urteko aurreneko zita gaur izango da. Ohi bezala, Gunea garagardotegian elkartuko dira, 17:00etatik 18:30etara, kandelak piztuta dauzkaten mahaietan. Nahi duenak hartu dezake bertan parte. Baldintza bakarra da, euskeraz aritzea.