Kulturarteko hezkuntza aztergai, biharko saioan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 17a, 01:00

Kulturarteko hezkuntza el­karrekin bizitzeko gaia hartu­ta urteko aurreneko Hezkun­tza Eskola izango da bihar, 19:00etan, Udaletxeko areto nagusian. 

«Kulturarteko hezkuntza beharrezkoa dugu jatorrizkoak eta etorkinak elkarrekin bizitzeko»

Antolatzaileek argi dute inmigrazioa gai garran­tzi­tsua bihurtzen ari dela «gure gizar­tean. Eskoletan ere ikasle etorkinekin landutako hez­kun­­tzaz gero eta kezka gehi­ago sortzen ari da. Kultu­rarteko hezkuntza beharrez­koa dugu jatorrizkoak eta etor­­kinak elkarrekin bizi­tze­ko». 
Hezkuntza eskola honetan Amher elkartearekin gai hau­en inguruko eztabaida sortu na­hi da: «Zeintzuk dira ikasle etorkinak eskolatzearen ingu­ruko arazo nagusiak?, Gure he­rriak zein harrera plana eskaintzen die ikasle etorkin etorri berriei? Europa mailan zein norabide hartzen ari dira?». 
Galdera guzti horiei eran­tzu­ten saiatuko dira bihar udaletxean hezkuntza Plata­formak antolatuta. Hilabetero gai bat hartu eta lantzen dira herritarren artean. Inmi­gra­zioaren ingurukoak ikus­min haundia sortzen dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!