Taldekako finalerdietan, hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 17a, 01:00

Hernani taldea finalerdietara sailkatu da kluben arteko Eus­kal Herriko Torneo Nazio­na­lean. Idiaza­bal­en jokatu zi­tuz­ten finalaur­denetako hiru par­tiduak, Tolo­saren aurka, eta hernaniarrek hirurak ira­bazi zituzten. 
Banakakoan, Pablo Ojuelek 18-11 irabazi zion Elolari eta Markel Lizeaga emaitza bera­rekin gailendu zen Etxega­rai­ren kontra. Binakakoan, Ioritz Arrieta eta Eneko Azpitartek 22-20 irabazi zieten Labaka eta Telletxeari. 
Finalerdietan Irurtzun izan­go dute aurkari, datorren urtarrilaren 28an, Tolosako Beotibar frontoian. 
Orokorrean asteburu ona eduki zuten pelotari herna­niarrek. 24 partiduetatik 13tan lortu zuten garaipena eta 11 galdu zituzten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!