Urteko lehen hiru puntuak, Mundarrok Hernaniren kontra

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 17a, 01:00

Garaipen garrantzitsua lortu zuen Mundarrok Hernaniren aurka azken jardunaldian. Bigarren itzuliko lehenengo partidua zen eta astigartarrak 2-0 irabazi zuten bizilagunen arteko derbian. Erregional Preferente mailako partidua zen Zarkumendegin jokatu zena eta garaipen honekin 9garren postuan indartu dira astigartarrak.
Urteko lehen hiru puntuak batu zituen Mundarrok au­rreko asteko porrotaren ondo­ren. Gogotsu atera zen taldea, ze­lai­an serio eta kokapen ona rekin. Hasiera txukun horren ondoren minuturik zailenak iritsi ziren, baina marka­gailuan berdinketa mantendu zuen. Tal­deak lasai­tzea lortu zuenean etorri zen etxekoen lehen gola Igorren erremate baten ondo­ren.
Bigarren zatian Hernanik eraman zuen jokoaren pisua, baina ez zuen aukera garbirik egiten. Mundarrok berriz kon­tra­erasoan aukera garbiak sor­tu zituen eta horietako batean bigarren gola gauzatu zuen Gutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!