Azpeitiako sagardotik Getariako txakolinera, Agirre

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 16a, 01:00

Sagardoaren eta txakoli­na­ren denboraldiak irekitzeko  unea izaten da urtero, ur­ta­rrilaren bigarren hama­bostal­dian. Eta azkeneko egu­ne­tan Azpeitian, Hernanin, eta atzo, Astigarragan egon on­doren, Getaria bisitatuko du bihar­ko­an Unai Agirre bertso­lari . Hernaniarrarekin batera izan­go da, baita ere, Haimar Zubeldia usurbildarra, eta biak izendatuko dituzte Mahas­ti Jaun, San Anton Egunean, Getariako Txako­lina­ren Uzta berriaren aurkez­penean.

Ibilbidearen aitortza, biei
Hala, beraz, egin nahi diete aitortza biei: Agirreri Euskal Herriko Txapelketan estreina­koz aritu izanagatik; eta Zu­beldia txirrindulariari, erreti­ratu berri delako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!