Denboraldiari hasiera, aukera berriekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 16a, 01:00

Urte berriaren hasierarekin batera, martxan jarriko dira, baita ere, gurpil gainean jar­tzeari beldurrik ez dioten Her­nani Kirol Elkarteko irrista­keta taldeko kideak, eta be­raiekin batera, kirola proba­tze­ko aukera luzatu nahi diete herritarrei, baita ere.
Horretarako, gainera, es­kain­tza zabala daukatela ja­kina­­razi dute, hortaz, «irris­ta­ketan aritu nahi duenak aur­ten ez dauka aitzakiarik», dio­te.

Taldea indartzea, asmoa
Hain zuzen, taldea indartzea da aurtengo asmoetako bat, eta horretarako, ekimen berri bat jarri dute martxan: «patinatzen dakiten kiroldegiko bazkide guz­tiei, ostegun eta igandetan kiroldegian egiten ditugun en­tre­namenduetara etortzeko gon­­bidapena luzatu diegu».

Ikasteko aukera, ere bai
Dena den, ikasteko aukera ere izango du nahi duenak, baita hobetu nahi duenak ere. Horre­tarako ostegun eta os­tiraletan dau­kate zita, hel­du­entzat eta txi­kienentzat, hu­rre­nez hurren. Bi ikastaroak Elizatxon egiten dituzte.
Azkenik, baina praktika­tze­ko baita ere, bidegorrietatik patinatzeko irteerak ere an­tolatuko dituzte.

Whatsappez, gehiago
Interesa duenarentzat, Wha­tsapp zenbaki bat jarri dute era­bilgarri: 669 837 409.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!