Aurreko postuetan ezin sartu, Batel Ligaren estreinakoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 15a, 01:00

Atzo abiatu zen Gipuzkoako Batel Liga, Trintxerpeko uretan; eta tartean izan ziren sei batel hernaniar, kategoria desberdinetan lehiatzen.
Ezin izan zuten, hala ere, aurreneko postuetan sartu, Batel Ligaren estreinako jardunaldian. Postu onena, mutil infantilek lortu zuten: bosgarren izan ziren, hamaika bate­len artean, 5:48 denborarekin; Tolosaldea irabazleak bai­no 25 segundu gehiago.
Neska absolutuak, berriz, sei­garren sailkatu ziren atzo, bederatzi bateletatik. Herna­nia­rrek 10:50 denbora egin zu­ten, San Juanek baino 30 segundu gehiago. Tolosaldea, Ur Kirolak, San Juan B eta Hi­baika ere izan zituen aurretik, atzoko estropadan.
Neska promesetan, Herna­niko bi batel aritu ziren, eta 15garren eta 17garren sailkatu ziren. Eta beste bi batel izan zituen Hernanik, mutil kadeteen kategorian: 11garren eta 17garren sailkatu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!