Sutea atzo gauean, Gabriel Zelaiako garaje batean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 15a, 01:00

Sutea izan zen, larunbatetik iganderako gauean, Herna­ni­ko garaje batean, Gabriel Ze­la­ia kalean. Goizaldeko 02:50 inguru zirenean piztu zen sua garajean, eta horren ondorioz, kalteak izan zituzten bertan aparkatuta zeuden zen­bait ibilgailuk: bi kotxek eta beste bi motok.
Zauriturik ez zen izan, hala ere, eta etxebizitza ho­rre­tako bizilagunek ere, ez zuten etxea utzi beharrik izan.
Abixua jasotakoan, bertara azaldu ziren Hernaniko udal­tzainak eta Donostiako suhil­tzaileak, eta berehala itzali zuten sua. Orain, ikertzen ari dira zerk piztu ote zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!