Hernaniko txotx denboraldia hasi den honetan, herriko ostalariekin jarri dute zita. Euskal Sagardoa jatorri deituraren aurkezpena egingo diete, ostegun honetan, Biteri kultur etxean, Hernaniko ostalariei.
Dastaketa txiki bat, bertan
Goizeko 11:00etan hasi, eta eguerdiko 12:15etara izango da hori; eta bertan, emango dizkiete azalpenak, Euskal Sagardoa proiektuari buruz, eta horretan parte hartzen duten sagardotegiei buruz. Gainera, sagardo dastaketa txiki bat ere egingo dute bertan.
Eta bukaeran, aurkeztuko dute zein material daukaten ostalariek, beraien eskura; eta bildu nahi dituzte, ostalaritza sektoreak dituen inpresioak, beharrak eta ideiak.