Aurreneko tiraldia Floridan gaur, Taldekako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 14a, 01:00

Gaur hasiko dute denboraldi berria, Hernaniko eta Ereño­tzuko bolariek; eta ez nolanahiko zitarekin, gainera. Talde­kako Txapelketaren kanporaketa izango da jokoan, Her­na­nin bertan; Benta Berriko bolatokian, Florida auzoan.
Goizean zein arratsaldean izango da tiraldia; 09:00etatik 11:00etara goizean, eta arra­tsal­­dean 16:00e­ta­­tik 17:00etara.
Bertan izango dira, Herna­niko bi talde, CD Hernani eta Elur Txori; eta Ereñotzuko bat, Ur-Mia. Haiekin batera, ariko dira beste bost talde: Santa Kruz (Urnieta), Behar Zana A eta Behar Zana B (Amasa-Villa­bona), Txoritegi (Segura), eta Liztormendi (Zerain).

Segurako finalerako pasea, bi tiralditan
Taldekako Txapelketaren kanporaketan, bi tiraldi jokatuko ditu talde bakoitzak. Gaurkoa dute aurrenekoa, eta Olaberri­an izango dute bigarrena, hernaniar eta ereñotzuarrek, da­torren igandean. Beste zenbait taldek, berriz, Aian jokatuko dute aurreneko tiraldia, gaur.
Bi tiraldietako talde onenek, brila gehien botatzen dituztenek alegia, txapelketako finalerako pasea lortuko dute. Seguran izango da finala aurten, urtarrilaren 28an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!