Urtarrileko agendari hasiera eman zion aurreko astean Kontrakantxa Gaztetxeak, tartean, Pluralidad Por África elkartearen urte bukaerako festarekin. Eta aste honetan izango dute jarraipena ekintzek, bi hitzaldirekin.
Ikastaro baten aurkezpena
Ostegunean izango da aurreneko zita. Arratsaldeko 16:00etan hasita, Ekonomia para principiantes ikastaroaren aurkezpen-hitzaldia egingo dute.
Hurrengo eguneko hitzordua, ordea, beranduago izango da. Ezohiko ordua aukeratu dute horretarako; arratsaldeko 18:27etatik aurrera, Desobedientziari buruz arituko dira herriko gazteak.
Hilaren 27an, azkena
Urtarrileko agendari bukaera emango dion ekintza besterik ez da geratuko hilabetea bukatzeko; hurrengo larunbatean izango da, hilaren 27an, eta mahai jolasak eta merienda izango dituzte, arratsalde pasa egiteko.