Valladolideko elurretatik, Landareko lokatzetara gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 14a, 01:00

Valladoliden, VRACen zelai elurtuan jokatu zuen Herna­nik urteko aurreneko partidua, au­rreko asteburuan; eta Lan­da­­reko lokatzetan izango dute gaur, 2018ko estreinakoa etxean. Estimatuko dute aldaketa trikoloreek, eta zaleen babesa bereziki, eguerdiko 12:00etan hasiko den partiduan: Bartze­lona izango dute aurrean.
Ezusteko maila ematen ari dira kataluniarrak aurten, eta aurreko urteotan Herna­ni­re­kin lehian aritu badira, jaitsiera postuetatik ihes egiteko, bestelako borroka batean sartu dira denboraldi honetan: play offa jokatzeko postuetan daude, sailkapenean seigarren, justu Ordiziaren aurretik.

Denboraldiko bolada txarrenean dago Bartzelona, azkeneko lau partiduetatik hiru galduta; tartean, Getxo eta La Vilaren kontra.

Baina ezustekoak ezusteko, garaipen eta puntu beharrean daude trikoloreak, eta irabaztera aterako dira, Landareko ze­laira. Gainera, denboraldiko bolada txarrenean dago Bar­tze­­lo­na, az­keneko lau partiduetatik hiru galduta; horietako bi, La Vila eta Getxoren kontra.
Hernaniarrek urruti daukate Getxo oraindik, 8 punturekin, azkeneko postuan; bai­na 19 punturekin berdinduta daukate La Vila, az­kenaurreko postua saihesteko lehian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!