Bazkari solidarioa antolatu du igandean Ipintza Sagardotegiak, Zaporeak proiektuaren alde; 14:00etan hasita. Bertso bazkaria izango da Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegirekin, eta bertan eskuratutako dirua Zaporeak proiektura bideratuko dute, erefuxiatuen alde lanean jarraitu dezaten.
Sarrerak 30 euroan daude salgai: Ipintza Sagardotegian, 688 811 724 telefonoan eta ipintza@ipintza.com helbidean. Menua: sarrerakoa, bakailu entsalada epela, legatz betea, txuleta patatekin, postrea eta kafea.
Aurten gainera, Hernaniko Arriatzu Barazkiaken eskutik, saski bat zozketatuko da eta Zapiain sagardotegiak ere lagundu egin nahi izan du, sagardoa bere gain hartuz.