Zer da arraunean plazer gehien ematen dizuna?
Ziaboga.
Zeinekin egingo zenuke gogoz arraun, zer lortzeko?
Jende askorekin talde lanaren balioa erakusteko.
Estropadetan garrasika komunikatzen zarete, sexuan garrasiak ala xuxurlak nahiago?
Hori errexa da, xuxurlak.
Zer nahiago duzu itsaso arroetan edo bareetan ibili?
Egunaren arabera, baino arroak nahiago.
Zerk arrotzen du zure barne itsasoa?
Ez naiz zaila arrotzen, pizgarri bat daukadanean.
Taldeko edo bakarkako saioak nahiago?
Taldekoak dudik gabe.
Harremanak estrobuz lotuak?
Estrobu haundi batekin, arrauna lasai joan dadin.
Marearen aurka edo alde ibiltzea nahiago?
Marea ez zait hainbeste inporta, haizea alde baldin badago.
Zer itoko zenuke itsasoan?
Berekoikeria.
PLAZERREN PUTZUA
Zer egiten duzu plazer hutsagatik?
Larrua jo.
Neguko gau hotz baterako plan bat?
Konpainia ona eta manta goxo bat.
Jaki erotiko bat?
Jaki guztiek daukate zerbait erotikoa.
Goiza ala gaua?
Goiza.
Konpainian ikusteko pelikula bat?
Konpainiakin bada ez ditut inoiz bukatzen.
Bihurrikeriak egiteko txoko bat?
Gaztetxeko bafleen ondoan.
Zintzilik duzun desira bat?
Etxera zerbait konpontzea etortzea norbait eta jolasean bukatzea.
Sutondoan biluzik dantzatzeko abesti bat?
Ez dakit, baina zerbait kaina askokin.
SEX-ESALDIA BUKATU...
Desioa itotzen da...?
Noizbait itotzen da desioa?
Sua pizten du...?
Begirada batek.
Nola esan...?
Zu zea atzokoa?
Tatxan! eta orduan...
Ohean zaude kuleroik gabe.
SASIGALDERA
Zer esango zenioke arrauneko lagun bati sarketa ezberdinetan plazera sentitzera iritsi nahi duela esango balizu?
Lasai planteatzen eta probatzen joateko bere erritmora, eta Plax!-en aholkularitza aurki dezakeela nahi badu.
AINHITZE KALONJE ESTIBARIZ
Jaio:
1992.03.28
Herria:
Hernani
Bizitokia:
Hernaniko kaxkoa
Lanbidea:
Sukaldaria