Gaur egingo du aurreneko geldialdia Hernanin, 2018 urte honetan, Behemendiko azoka ibiltariak. Ohi bezala, Plaza Berrin jarriko dituzte postuak, eta goizeko 09:30etan hasita, eguerdiko 14:30ak arte egongo dira bertan.
Horietan, produktu sorta zabala izango da aukeran. Horrela, besteak beste, postu horietan aurkituko dituzte sagarrak eta udareak, ezti eta eztikiak, mota guztietako barazkiak, pate eta ahatekiak, ardi-gazta eta behi-gazta, txerriki ugari, ogia, etxean egindako pasta...