Urtea ederki bukatu zuten Aitor eta Josebe Apezetxea anaiek, izan ere, beraiek izan ziren Umore Onak elkarteak urtero antolatzen duen mus txapelketako 2017ko garaileak. Eta irabazteagatik, txuleta eta ardo botila bana etxeratu zituzten.
17 bikotek hartu zuten parte 2017ko azken eguneko txapelketan.
Bigarren izan ziren, aldiz, Martin Huizi eta Joxe Mari Salaberria. Haiek ere ez ziren esku hutsik joan, eta oilasko eta txanpan botila bana izan zuten sari.
Urteko azkeneko egunean egindako saioan, denera 17 bikotek hartu zuten parte; horietako gehienek saririk irabazi ez, baina giro ederraz gozatzeko aukera izan zuten, urtea borobildu eta ondo bukatzeko. yy