Nork jantziko du bigarren txapela?

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 13a, 01:00

Heldu da finala; eta horrekin bukaera ema­nen diote gaur Umore Ona Pilota Elkarteak an­tolatutako txapelketari. Goizeko 10:00etan hasiko dira finaleko lau parti­duak, Goizuetako fron­toian, eta bertan eraba­ki­ko da, nork jantziko du­en maila bakoitzeko txapela.

Zortzitik, hiru
Lau mailetan arituko diren zortzi bikoteetatik, hiru dira Goizuetako elkartearen ordezkariak. Edo hobeto esanda, hiru mailetan txapelka janz­teko aukera izanen dute goizuetarrek: Umeak edo benjaminetan; kimuak edo alebinetan; eta gaz­teak edo jubeniletan. Hau­­rrak edo infantil mailan, aldiz, ez da  iza­nen Umore Onako or­dez­karirik aurten.  
Dena dela, lagun­ta­sun giroa eta partidu in­teresgarriak ziurtatuta egonen dira gaurkoan.

FINALETAKO PARTIDUAK, GAUR:
1. Umeak-Benjaminak: Artetxe-Bidezabal (Ilumpe)/Apezetxea-Sagardui (Umore Ona).
2. Kimuak-Alebinak: Otaegi-Bidezabal (Ilumpe)/Legarreta-Elizegi (Umore Ona).
3. Haurrak-infantilak: Etxeberria-Goikoetxea (Eple)/Mikelarena-Apezetxea (Erreka).
4. Gazteak-Jubenilak: Zabala-Oliden (Zazpiturri-Añorga)/Aizkorbe-Apezetxea (Umore Ona).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!