Negulekuak antolatu dituzte Gabon hauetan Dobera Euskara Elkarteak eta Katiluzar Guraso Elkarteak aurrenekoz, elkarlanean. Bost eguneko esperientzia izan da, urtarrileko aurreneko astean egin dutena, eta ederki pasa dute bederatzi gaztetxoek, bi begiraleen laguntzaz: esku lanak egin zituzten, frontoiean jolasean ibili ziren, Astigarragako haur parkera egin zuten irteera... eta esperimentu txiki batekin bukatu zuten esperientzia, Einstein beraren antzera!