MUNDARRO eta Hernaniren arteko bi partidu jokatuko dira asteburu honetan. Preferente mailan Mundarrok hernaniarren bisita jasoko du gaur, 16:00etan Zarkumendegin.
Bigarren itzuliko lehen norgehiagoka da eta bi taldeak garaipenaren beharrean iritsi dira ligaren garai honetara. Mundarro bederatzigarren postuan dago sailkapenean, baino atzeko postuak gertu ditu, puntu gutxira, eta azken bi partiduak etxean galtzearen arantza atera nahi du taldeak. Hernani azkenaurrena da eta lehen jardunaldian Mundarrok 1-2 irabazi zion Zubipen, baino azken partiduan berdinketa lortu zuten Andoainen Euskaldunaren kontra. Beraz ez da hain arerio erraza izango.
Jubenilek bigarren postuari eutsi nahi diote
Denboraldi ederra ari da egiten Ohorezko mailako jubenil taldea. Bigarren daude kokatuta eta postuari eutsi nahi diote asteburu honetan. Hauek ere Hernaniren aurka jokatuko dute, baina Zubipen da partidua, bihar, 12:00etan.