Sendotzarako deialdia, parrokietatik

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 01:00

Otsailaren 12an, astelehenean, hasiko dira sendotza edo konfirmaziorako topaketak, astelehenez, arratsaldeko 19:30etan, Donibane-gunean (Tilosetan), Hernanin, 18 urtetik gorakoentzat. Pentekoste bezperan, maia­tzaren 19an, sendotzako sakramentua hartu ahal izango dute parte hartzaileek. Deialdia Astigarraga-Hernani eta Urnietako parrokietatik (Urumea Harana Pastoral Barrutia) egiten da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!