Ekain Lizeagak Gipuzkoako ­trinkete finalerdia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 13a, 01:00

ekain Lizeaga Mundarroko pelotari astigartarrak Gipuz­koako Trinkete Txapelketako finalerdia jokatuko du, gaur, 15:00etan, irurako Ametsa trinketean. Bertan, Eple taldeko Migeltorena izango du aurkari eta jokoan finalerako sailkapena. Ostegunean Gurutzealdek jokatu zuen nagusien mailan bere finalerdia.
Bestetik, Jokin Sanchezek Xabi Sanchorekin batera Altza­ko Torneoko txapeldun irten ziren Ioritz Arrieta eta Markel Lizeaga hernaniarrei 22-9 irabazi eta gero finalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!