Ereñotzuarrak, beren ordezkaritzaren bila

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 13a, 01:00

Abenduan aurkeztu zuten aurtengo Euskal Herriko Mus Txapelketa prentsau­rre­an, eta bertan azaldu bezala, ur­tarrilaren 31ra arte luza­tuko da aurreneko kanpora­ke­­ten fasea. Fase honen ba­rru­­an, bihar egingo da au­rre­nekoa Ereñotzun. 

Irrintzi Taberna, jokaleku
Arratsaldeko 16:30etan eman­­go zaio hasiera txapel­ketari, Irrintzi Tabernan. Or­duan egingo dute zozketa, au­­rretik izena eman duten bi­koteen artean txapelketari hasiera emateko. Izena ema­terakoan, 20 euro ordaindu beharko dira, bikoteko. 
Euskal Herriko Mus Txapelketan aurrera egiteko aukera emateaz gain, Fago­llaga jatetxean bazkari bat irabaziko du garaileak.

Herrialdetako finalak, otsailaren 24an
Zazpi herrialdeetako kanpo­raketak izango dira bigarren faseko partidak; eta horiek otsailaren 24an jokatuko dira, aurrerago zehaztuko diren txokoetan.
Azkeneko fasea, aldiz, fi­nal haundiarena Lapurdiko Uztaritzen izango da aur­tengoan, martxoaren 10ean.

Arautegia, webgunean
Partehartzaileek arauak argi izan ditzaten: www.­eus­ka­lhe­rri­­komustxapelketa.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!