Urko Semperena eta Jaime Romero astigartarrak Galapagarreko (Madril) belodromoan ariko dira gaur eta bihar Euskadiko selekzioarekin. Jaime Romerok Espainiako Kopan hartuko du parte. Maila guztientzako froga da eta bigarren jardunaldia dute. Astigarragako txirrindulariak kadete mailan hartuko du parte.
Espainiako Omnium Txapelketa ere jokatuko da eta hori Open mailako txirrindularientzat da eta bertan korrituko du Urko Semperenak Euskadiko selekzioa ordezkatuz.
Bestetik, gaur Donostiako Antonio Elorza Belodromoan Bio Racer Oiartzun Bike Sariaren azkenaurreko jardunaldia hasiko da, 10:00etan.
Donosti Berri hirugarren taldeen Gipuzkoako Kopan kadete eta juniorretan
Astigarragako txirrindulariak Donosti Berri taldean korritzen dute eta talde honek hirugarren postuak lortu ditu, kadete eta juniorretan, taldeen arteko Gipuzkoako Kopan.
Lehen jardunaldian lorturiko podium postuak ederki defendatzen zituzten. Kadeteetan Asturiaseko selekzioak lortu du garaipena eta Bazpi taldea izan da bigarren. Juniorretan Augur Laguntasunak lortu du garaipena Asturiaseko selekzioaren aurretik. Donosti Berri izan da hirugarren bietan eta hori Jaime Romero eta Telmo Semperena, Gipuzkoako selekzioarekin, Bordeleko D-Hiver/Points txapelketan zeudela.
Bai Telmo eta bai Jaime finaleetara sailkatu ziren Frantzian puntuaketan. Zazpigarren amaitu zuen kadeteak eta hamahirugarren bukatu zuen.