Alokairu sozialeko sei ­etxebizitza esleitu dira

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 13a, 01:00

Astigarragako Udalak alokairu sozialeko sei etxebizitza zozketatu ditu Urumea Berri Au­zoan, Kontxa Etxeberria kaleko 7, 8 eta 9 atarietan. Zoz­keta asteartean izan zen pleno aretoan. Eskatzaile batzuk hurbildu ziren zozketara. 
Aipatutako sei etxebizitzetatik, hiruk bi logela dituzte eta gainontzeko hirurak hiru logela. Pisuetako bat egokituta da­go desgaitasuna duen petsona bat bertan bizi ahal izateko. Alokairuaren hileko ordainketa eskatzaileen soldatara moldatzen da. Tokatu zaienek zazpi egun dituzte etxebizitzari uko egiteko. Baiezkoa ematen baldin badute 20 egunetan kontratua sinatu eta pisua emango zaie. 

Urumea Kalean laister ­zozketatuko dira 6 eta 10 zenbakietan
Laister alokairu sozialeko etxebizitza gehiago zozketatuko dira, kasu honetan Urumea Ka­lean, 6 eta 10 zenbakietan. Hu­rrengo esleipen hori udaberrirako aurreikusten da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!