Osasunaren kontra, gaur debalde

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 13a, 01:00

Gaur partida berezia jokatuko da Zubipen, 12:30etan. Jubenilen Ohorezko Nazionalak Osasuna izango du aurkari eta sarrera doakoa izango da. Gogoratu jubeniletan ez dagoela, Espainian, maila altuagorik eta 19garren jardunaldia izango da gaurkoa. Hernani, 16 taldetik hamalaugarren dago sailkapenean eta garaipena garrantzitsua da maila mantentzeko bidean. Osasuna 8garrena da sailkapenean. Beste partidu garrantzitsua lehen taldeak jokatuko du bihar. 16:00etan, Erregional Ohorezko Mailan, Ordizia liderraren bisita jasoko du. Irabazi ezkero liderrarekin berdinduko luke sailkapenean. Aurten denboraldia oso estu doa eta lehen sei sailkatuak hiru puntutan daude. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!