Bartzelonaren aurka, urteari ongi etorria emateko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 13a, 01:00

Hernanik Landaren jokatuko du bihar lehenengo aldiz, 2018an, Bartzelonaren aurka 12:00etatik aurrera. Liga Heine­keneko hamalau­garren jardunaldiko partidua da eta Her­nanik irabazteko aukerak ditu. 
Aurreko urteetan Bartze­lona atzeko postuetan egoten zen, baina aurten hamarretik gora fitxaketa egin eta gero play offetarako borrokan dabil. Seigarren postuan dago kokatuta eta salto haundia eman du. Hala ere azken jardunaldietan emaitzak ez diote lagundu eta denboraldiko boladarik txarrenean dago. Pasa den astean La Vilaren aurka galdu zuen 22-21 eta Hernanik La Vilaren maila edo gehiago du. 
Beraz, irabazi daitekeen norgehiagoka da eta horrela izanez gero pauso polita emango luke azkenaurreko postutik aldentzeko. Polidorik badaki partidu garrantzitsua dela eta buru belarri prestatu dute astean zehar.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!