Porrota gogorra jaso zuten etxean, aurreko asteburuan, Gipuzkoako 1go mailako neskek, Bera Bera Gros liderraren kontra (19-63). Azkenaurreko postuan jarraitzen dute, eta datorren larunbatean, partidu oso garrantzitsua daukate Donostiako Santo Tomas Lizeoan: Bilintx azkenaren kontra jokatuko dute, 16:00etan hasita. Garaipen bakarrarekin berdinduta daude bi taldeak, jaitsiera zuzena saihesteko. 1go mailako mutilek, berriz, garaipen inportantea lortu zuten aurreko larunbatean, Tolosan: 63-66 irabazi zioten Take Orbelari, eta bi garaipenera urrundu dute. Orain, toki erosoan daude astigartarrak, sailkapenean 8garren. Etxean jokatuko dute gaur zortzi, Cafes Aitonaren kontra.