Hiru lehia berri, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 13a, 01:00

Urtea ekintzaz josita hasiko du­­te Hernaniko pelotariek, au­rre­ko urtea bukatu zuten beza–laxe, eta horri hasiera emateko, hiru txapelketa berritan har­tuko dute parte: Euskal Herri­koa, Gipuzkoako errendimen­duzkoa, eta Udaberri txapelketa. Era berean, beste hainbat lehiekin jarraituko dute.
Horien artean dago gaur Her­nanin bertan jokatuko dutena. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Euskal Ligako bi par­tidu izango dira frontoian, se­niorren artean: aurrenekoa, Paul Ojuel eta Ene­ko Aizpitarte izango ditu pro­ta­gonista, Oiar­pe­ko Ugalde anaien aurka; eta bigarrenean, Paz Zi­gandako Barbarejo eta Telletxea, Lea Ibarrako Uriona eta Urion­doren kontra.

Ibaizabalen, bihar
Beste zita garrantzitsu bat ere izan­go dute bihar, Ibaizabalen. Ber­tan hasiko baitute Euskal He­rriko kluben arteko lehia, To­lo­saren kontra. 17:30etan hasita, finalaurde­netan egongo dira hernania­rrak: Paul Ojuelek lau t’erdiko modalitatean jokatuko du; Markel Lizeagak banaka; eta Arrieta eta Aizpitartek, binaka. Lehia gogorra izango denez, ber­ta­­ra­tzeko deia egin dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!