Trainerua zumaiarrez beteko du aurten, ‘Maialen’ek

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 13a, 01:00

Zumaiarrek trainerua atera­tzeko aukerarik ez daukatela eta, lanean hasi dira Her­na­niko Arraun Elkartea eta Tel­mo Deunarena, neska arraun­lariak arraun egin gabe geratu ez daitezen. Bide horretan, zumaiarrak Hernaniko Maia­len trainerura gehitzeko la­ne­an hasi dira bi taldeak.
Hala baieztatu dio Kro­nikari Xabier Zabala Her­na­niko entrenatzaileak: «arrau­na­rena mundu txikia da; Zu­maiak ez zeukan jende nahi­koa trainerua osatzeko, eta guk ere hainbat baja izan di­tu­gu. Hori dela eta, zumaiar neska multzo batek Herna­ni­ren izenean egingo du arraun».
Lan hori errazteko, gainera, «tarteka Zumaiara joaten ari gara entrenatzera».
Dena den, Xabier Zabala entrenatzaileak argitu due­nez, «oraindik goiz da; mo­men­tuz horrela ari gara en­trenatzen, baina ekainera arte ez dakigu zer-nolako mugi­men­duak egingo diren».

Batel liga, bihar hasita
Bitartean, entrenamendu eta beste hainbat konpetizioekin jarraituko dute bertako arraun­lariek.  Hala bada, bi­har hasiko dute Gipuzkoako Batel Liga, eta bertan, ederki ordezkatuta egongo da Her­na­ni. Trintxerpen izango dute aurreneko zita, goizeko 10:30etan hasita; aurretik, ordezkarien bilera izango dute, ordu eta erdi lehenago, 09:00etan.
Esan bezala, ordezkaritza zabala bidaliko du Hernanik, maila gehienetan. Hain jus­tu, maila absolutuan, kade­teetan, infantiletan eta pro­mesetan lehiatuko dira her­naniarrak. Gainera, genero­ari erreparatuz gero, ordez­ka­ritza hori guztiz orekatua egon­go da, izan ere, hiru batel ontziratuko dituzte nes­kek, eta beste hiru, mutilek .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!