Zinea bueltan da Biterin, eta bi pelikula jarriko dituzte, asteburu honetan. Gaur izango da aurreneko saioa, Wonder Wheel filmarekin, 22:30etan; eta astelehenera bitarte izango da aukera, ikusteko. Bihar eta etzi, berriz, haurrentzako Coco filma jarriko dute, arratsaldeko 16:30etan hasita.