Gaur izango dira urteko aurreneko dantza, salto eta jira-birak; gaur jarri baitu lehenengo hitzordua San Joan Konpartsak, erromeriarekin.
Jeiki Hadi taldeak eskainiko du oraingo honetan ere, eta arratsaldeko 18:30etan hasiko da dantza saioa, eta iluntzera arte luzatuko da.
Eguraldiaren iragarpena ikusita, Atsegindegin
Hasiera batean Plaza Berrin egitea aurreikusten zuten, ohiko tokian; baina eguraldiaren iragarpena ikusita, San Joan Konpartsak dagoeneko jakinarazi du, Atsegindegin egingo dutela erromeria, azkenean, estalpearen babesean.