Enkartelada egingo dute gaur, 20:00etan Plazatik abiatuta, Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek. Gainera, dei berezia egin dute, bihar Bilbon egingo den manifestazio nazionalera joateko. Horretara joateko, autobusak jarriko ditu Sarek, eta txartelak salgai daude, 10 euroan, Garin, Txili eta Kitto tabernetan.