Martxan da Tabernetako Bertso Txapelketa, eta berezia egingo dute aurten, 24garren edizioan. Egun bakarrean egin beharrean, aurrez bi kanporaketa antolatu dituzte: atzo izan zen aurrenekoa, eta gaur, 21:00etan Garinen, egingo dute bigarrena. Parte hartu nahi duenak, oraindik ere badauka aukera, bertara azalduta. Finala, berriz, urtarrilaren 19an egingo dute, ohi bezala, ostiralarekin. Garinen bertan izango da.